XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerga-bilketa organoek ere egiaztapen eginkizunak erabil zitzaketen zordunen ondasunak zein eskubideak ikertu eta begiztatzeko.

Bestela esanik, egiaztapen ahalgoa ez zegokien ikuskapen organoei bakarrik.

Egia da ere, gainerako organoek beste zeregin bat dutela aldi berean; ikuskapen organoen zeregin nagusia, ordea, tributuen egiaztapena izan da beti.

Autolikidazioen sistema hedatu zen heinean, organo kudeatzaileek egiaztatze eskumenak galdu zituzten, organo ikuskatzaileen mesedetan.

Modu horretara, organo kudeatzaileek egiaztapen formala baino ezin zuten egin, hots, subjektuek aitortutako datuak egiaztatu, oker material edo aritmetikoak zein zuzenbideko okerrak zuzentzeko.

Zuzenketaren ondorioa behin-behineko likidazioa zen.

Kontrara, egiaztapen materiala edo ikerketa organo ikuskatzaileen ardura zen.

Gainera, 1985az geroztik, organo ikuskatzaileek behin betiko likidazioa emateko eginkizuna eskuratu zuten.

Tributu Ikuskapenaren Erregelamendu Orokorrak argi arautu zuen bezala (apirilaren 18ko 939/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

TLOren azken eraldaketaren ondorioz (1995ean) eta PFEZren arauketak aspalditik bultzatuta, organo kudeatzaileek berriro eskuratu dituzte egiaztatze eginkizunak, egiaztapen laburtu deritzonaren bitartez.

Egiaztapen laburtuaren ondoren, organo kudeatzaileak behin-behineko likidazioa bere arioz ematen du, likidazioak aztertzean ikusi genuenez.

Hariari segiz, egiaztapen laburtuan, subjektu pasiboen aitorpenak honako datuokin alderatzen dira: batetik, aitorpenarekin batera subjektu pasiboak emandako datu nahiz frogagiriekin eta, bestetik, agindeiaren bidez eskatu zaizkion gainerako datu zein frogagiriekin.

Azken kasu horretan, datuok ezin uki dezakete enpresa eta lanbide jardueren kontabilitatea (horretarako, organo ikuskatzaileak behar dira).

134. Ikuskapen organoen egiaztapen ahalgoa

Ikuskapenaren Erregelamendu Orokorraren ariora (1. art.), Ikuskatzailetzari dagokio subjektu pasiboen tributu egoera egiaztatzea.

Modu horretara, subjektuek euren betebehar eta eginbeharrak zehatz-mehatz bete dituztela begiztatzen da; eta, hala ez denean, egoera erregularizatu egin behar da.

Tributuen egiaztapenari begira, erregelamenduak Ikuskatzailetzaren protagonismoa nabarmentzen du, bai eta ikuskatze jarduerak betidanik izan duen ikerketa izaera ere.

Ikuskatzailetzaren azken helburua beti izan da egia bilatzea edo, behintzat, froga daitezkeen datu eta egitateak bilatzea, baita subjektu pasiboaren adostasunarekin, likidazioaren euskarrirako irmoak diren datuak bilatzea ere.

Ikerketa edo bilaketa lan horiei beste eginkizun bat gehitu zaie: subjektuaren tributu egoera erregularizatzea